Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

25 urte dibulgazioa saritzen, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

CAF eta Elhuyarren zientziaren dibulgazio sari banaketan izango da aste honetako saioa.

  • 25 urte dibulgazioa saritzen, 'Teknopolis'en.

    25 urte dibulgazioa saritzen, 'Teknopolis'en.

25 urte daramatzate CAFek eta Elhuyarrek zientziaren dibulgazioan egindako lana saritzen. Aste honetako 'Teknopolis' programa sari-banaketarekin hasiko da, eta ekitalditik kanpora sarituak eta haien lanak ezagutuko dituzte. Dibulgazio-lan onenaren saria irabazi duen Iñaki Sanzekin sagasti batean egin dugu hitzordua. Eta ikustekoa izango da Jesus Mari Txurruka, euskara teknikoan egindako lanarengatik Merezimendu saria jaso eta gero, gure Atariko proban.

Eta urteurren batetik bestera. Biribila hau ere. 15 urte bete ditu Zientzia Azokak. 300 gazte taldean garatu dituzten proiektuak ilusioz jendeari erakusten, ikertzaileak, irakasleak... Jendetza handia bildu zen Bilbon, Plaza Barrian egiten den zientziarekiko jakin-minak erakarrita.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en, 13:30ean, eta igandean, ETB2n, 13:45ean. Emanaldia eitb.eus-en ere jarraitu ahalko da.