Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Iruzurraren aurkako hesiak, aste honetako 'Teknopolis'en

EiTB

Zientzian iruzur egitera eraman dezaketen arrazoiak eta iruzur horiei aurre egiteko hesiak aztertuko ditu saioak.

  • Iruzurraren aurkako hesiak.

    Iruzurraren aurkako hesiak. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gezurra berezkoa omen du gizakiak, eta, hortaz, zientzian ere izan dira iruzur entzutetsuak. Zergatik egiten da iruzur, ordea? Aste honetako 'Teknopolis' programan iruzur egitera eraman dezaketen arrazoiak ezagutuko ditugu. Baina, lasai, zientziaren sistemak berak emango baitigu giltza iruzur horiei aurre egiteko.

Esate baterako, ardo-botila garestiak ardo merkeago batekin bete eta saltzea pagotxa izan daiteke. Baina Euskal Herriko Unibertsitateko analisi-metodo batekin iruzurra detektatu daiteke, botila ireki beharrik gabe, noski. 

Aste honetan 'Teknopolis'en, zientziaren iruzurrak eta horiei hesiak nola jartzen zaizkien. 

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30etan ETB1en, eta igandean ordu berean ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango ditugu.