Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Trantsizio energetikoari buruz, aste honetan, 'Teknopolis'en
EiTB
Horrez gain, itsas-ekosistema bentonikoak aztertu eta gure portuetan bizi diren espezieen jarraipena egingo dute.
-
Garabiak, iluntzean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Aste honetako 'Teknopolis' saioak bi erreportaje ezberdin eskainiko ditu: batetik, itsas-ekosistema bentonikoak aztertuko dituzte, eta, bestetik, trantsizio energetikoaren inguruan arituko dira.
Munduan ez dago lekurik ingurukoak eragiten ez dionik. Espezieak batera eta bestera zabaltzen dira, eta portuek espezie berriei ateak zabaltzen dizkiete, itsasontzien joan-etorriaren eraginez. Getxoko portuan espezie bentonikoen jarraipena egin dute. Horretarako erabili diren tresnak eta sistematika bereziak dira, munduko beste leku askotako emaitzekin konparatu ahal izateko eta espezie horien mundu-mailako argazki bat izateko.
Etxean zer egin jakiteko ez dago gaizki kanpoan zer egiten duten ikustea. Energiari dagokionez ere bai. Energiaren Euskal Erakundeak hainbat aditu bildu zituen trantsizio energetikoari buruzko gogoeta egiteko. Alemania, Frantzia, Norvegia… eredu oso desberdinak dira. Hurrengo urteetarako dituzten asmoak eta erronkak ezagutuko ditugu.
'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n.