Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Gozogintzaren aurpegi teknologikoa, aste honetan, 'Teknopolis'en

EiTB

Horrez gain, Ramón Gonzalo García Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore berria ezagutuko dute.

  • Teknologia gozogintzan, 'Teknopolis' saioan.

    Teknologia gozogintzan, 'Teknopolis' saioan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Gozogintza tradizioz artisau-lana izan den arren, gozoen atzean teknologia ere egon daiteke. Aste honetako 'Teknopolis' programan Casa Eceiza enpresa ezaguna bisitatuko dute. Lizartzan duten lantegian tradizioa, artisau-lana eta teknologia uztartzen dituzte teilak eta zigarretak, eta beste hainbat gozo egiteko.  

Beste alde batetik, ekainaz geroztik errektore berria dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ramón Gonzalo García, 47 urteko errioxarra, bertan ikasitako lehenengo errektorea da. Unibertsitatearen ibilbidea ederki ezagutzen du, baina etorkizunaz hitz egin dute harekin eta zuzentzen duen erakundearentzat dituen proiektuak ezagutu nahi izan dituzte.

'Teknopolis' larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, 13:30ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.