Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Robotika hizpide, aste honetan, "Teknopolis"en

EiTB

Mungiako Inser Robotica enpresan izango dira, beso robotikoen eta robot kolaboratiboen artean.

  • Iñaki Leturiak robotikaren berrikuntzak ezagutuko ditu

    Iñaki Leturiak robotikaren berrikuntzak ezagutuko ditu. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Industrian ezinbestekoa da berrikuntza eta egokitzen jakitea. Horren bi adibide ikusiko ditugu aste honetako "Teknopolis" saioan. Batetik, robotak fabrika bakoitzaren beharretara egokitzen aitzindaria izan den enpresa batean izango dira, Mungiako Inser Robotican. Beso robotikoen eta hara eta hona dabiltzan robot kolaboratiboen artean ibiliko dira saioaren kamerak, makina horiei bizia nola ematen dieten ikusteko asmoz.

Bigarren adibidea, industriara zuzendutako ikerketa bat da. Protagonistak superaleazioak eta labe berezi bat dira. Mondragon Unibertsitatean daude eta aeronautikako pieza konplexuak galdatzeko prozesua fin ikertzeko erabiltzen dira. Sektoreko enpresekin egiten dute lan, izan ere, ikerketa horretatik ateratzen diren hobekuntzak labe industrialetan aplikatzen dituzte ondoren.

"Teknopolis" saioa larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango ditugu.