Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Gortasunari ahotsa jarriko dio, aste honetan, "Teknopolis"ek

EiTB

Euskal Gorrak pertsona gorren elkarteen euskal federazioko kideek parte hartuko dute saioan.

  • Iñaki Leturia Euskal Gorrak federazioko kideekin.

    Iñaki Leturia Euskal Gorrak federazioko kideekin. EiTBko bideo batetik lortutako irudia.

Aste honetako "Teknopolis" saioak isiltasuna urratuko du. Eta ez da esaldi polit bat bakarrik, izan ere, gortasuna izango du aztergai. Gorreriaren errealitatera gerturatzea eta gehiago ezagutzea da asmoa. Osasunaren ikuspegitik zer den, zerk eragiten duen eta nola tratatzen den azalduko dute mediku eta espezialistek. Saio honen protagonistak entzumen arazoak dituzten pertsonak dira.

Kolektibo honen egoera ezagutaraziko digute Euskal Gorrak pertsona gorren elkarteen euskal federazioko kideek. Gizarteak baduelako zer entzuna. 

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai, 13:30ean, ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.