Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Ura eta haizea protagonista, aste honetan, "Teknopolis" saioan

EiTB

Urak askatuz eta haizea harrapatuz agurtuko da zientzia eta dibulgazio programa hurrengo denboraldira arte.

  • Iñaki Leturia "Teknopolis"eko aurkezlea.

    Iñaki Leturia "Teknopolis"eko aurkezlea. EiTBko bideo abtetik lortutako irudia.

Denboraldi honetako azken atala eskainiko du asteburu honetan Euskal Telebistako "Teknopolis" programak. Oraingoan, protagonista nagusiak ura eta haizea izango dira. 

Artikutzaren bihotzean, Enobietako presa hustu berri dute. Ikusgarria da ingurua nola aldatu den. Natura bere lekua berreskuratzen ari da, eta ikertzaileentzat toki perfektua da horren jarraipena egiteko, eta presa handi baten urak aske utzi eta inguruan horrek zer onura eta kalte izan ditzakeen baloratzeko. Horretan ari da Euskal Herriko Unibertsitateko eta Bartzelonako Unibertsitateko lantalde bat, Desembalse egitasmoan.  

Bestalde, haizearen indarra aprobetxatzea aspaldiko ametsa da. Energia eolikoa leku nabarmena hartzen ari da berriztagarrien artean, bereziki Euskadin. Testuinguru horretan Energiaren Euskal Erakundeak eta Iberdrolak Aixeindar sozietatea sortu dute. Besteak beste, EAEko hiru lurraldeetako haizearen mapa egiten ari dira energia eolikoari etekin handiena ateratzeko, kontuan izanik orografiaren berezitasunak besteak beste. 

"Teknopolis" saioa, larunbatean ikusgai, 13:30ean, ETB1en, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahalko dira.