Teknopolis
13:30ean
Berrikuntzaz beteta hasiko da "Teknopolis"en denboraldi berria, larunbatean
EiTB
Lehen atal horretan, Ana Galarraga Aiestaran zientzia dibugatzaileari egindako elkarrizketa bat izango da ikusgai. Azken hilabeteetan gertatutakoaren irakurketa zorrotza egingo dute.
"Teknopolis" saioak larunbat honetan ekingo dio denboraldi berriari ETB1en eta iganean berriz, ETB2n. COVID-19ak markatutako udazken hasiera honetan errepasoa egingo diote pandemiaren egoerari. Ana Galarraga Aiestaran zientzia dibulgatzaileari egindako elkarrizketan azken hilabeteetan gertatutakoaren irakurketa zorrotza egingo dute eta egoera berri hau ulertzeko gakoak eskainiko dituzte zientziak berezko dituen zuhurtziaz eta apaltasunez. Hain zuzen ere, astez aste gako horiek argitzeko tarte bat eskainiko du saioak "Koronabirusaren gakoak" izeneko atalean.
Aste honetako saioan, "Atariko Proba" berreskuratuko du "Teknopolis"ek. Atal honetan ikertzaile batek saioaren galderei erantzun behar izango die. Oraingoan, Jaione Arnaez ingeniari biomedikoarekin izango dira BCBLren (Basque Center on Cognition, Brain and Language) atarian. Gaindituko ote du proba?
Bestalde, datorren asteko atalean, urriaren 4an, txirrindulariek hain gogoko dituzten mendateen maldaren neurketa egiten duten talde batekin izango da saioa, eta arraunean erabiltzen den teknologiari buruzko erreportaje bat ere izango da ikusgai.
Teknopolis saioaren 23. edizioko lehen atala larunbatean izango da ikusgai ETB1en, 13:30, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu daitezke.