Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Zibersegurtasuna robotei babesa emateko, "Teknopolis" saioan mintzagai nagusi

EITB Media

Gainera, Provider Lehiaketaren berri emango dute, Miren Larrañaga Mekanika aplikatuko irakaslearekin eta Ana Galarraga dibulgatzailearekin ere solastatuko dira.

  • Iñaki Leturia

    Iñaki Leturia. Argazkia: Elhuyar

Aste honetako "Teknopolis" programan robotak babestearen premiaz arituko dira. Izan ere, robotak ekoizpen-katearen parte dira industrian, eta, babesik ezean, zibergaizkileak enpresaren sarera sar daitezke haien bidez. Kanpoko erasoei atea ixteko, Alias Robotics Gasteizko enpresak roboten ahuleziak aztertu ditu, eta RIS zibersegurtasun-sistema garatu du, gizakiaren immunitate sisteman inspiratuta. Etor daitezkeen erasoei aurrea hartzea da gakoa. 

Etorkizunari aurrea hartzea dute helburu baita ere Provider lehiaketan. Izan ere, biharko industria hornituko duten enpresa-ideiak saritzen dituzte. Eta ez hori bakarrik, lanbide heziketako ikasleak ekintzaile izateko trebatzen dituzte, ideiak nola garatu praktikara eramanez.  

Praktikaz zerbait badaki Miren Larrañaga Sernak. Mekanika aplikatua irakasten du Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, eta diseinu mekanikoa eta egituren arloan ikertzen dihardu. Neke pandemikoak materialen nekeak baino buruhauste gehiago sortzen dizkiola aitortzen du, baina hala eta guztiz ere, ez du umorea galdu.

Gai serioagoetara etorrita, asteroko Koronabirusaren gakoak atala haurrei eskainiko diote. Asko hitz egin da haur eta gazteei buruz, gauza bat eta kontrakoa esan da baita ere. Argibideak jasoko dituzte Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzailearen eskutik. 

"Teknopolis" larunbatean izaten da ikusgai, 13:30ean, ETB1en; eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal dira.