Teknopolis
ETB1en eta ETB2n
Adimen artifizialaren argi-itzalak, aste honetako "Teknpolis"en
EITB Media
Adimen artifizialak aurrerapen handiak ekarri ditu industriaren hainbat sektoreetan, baina eragozpenak ere sortu ditu.
-
Adimen artifiziala "Teknopolis"en. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.
Adimen artifizialak aurrerapen handiak ekarri ditu, baina badu alde ilunik. Aste honetako "Teknopolis" programan bietako adibideak jasoko dituzte. Alde batetik, adimen artifizialak fabrikazio industrialera ekarri dituen aukerak ezagutuko dituzte: izan ere, makina adimendunak industria-fabrikazio lehiakorraren oinarria dira. Horretan lanean ari dira Vicomtech, Ideko eta Tekniker ikerketa zentroak. Adimen eta ikusmen artifizialaren arloan eta industriarako makina lehiakorrak eta adimendunak garatzeko, zentro horiek dituzten berrikuntza-proiektuak ezagutuko ditugu.
Makinen konputazio-ahalmena eta digitalizatutako datuen kopurua handitzeak egin du posible adimen artifiziala garatzea. Baina sistemak diseinatzeko erabiltzen diren datu bankuek ez dute gizartearen konplexutasuna jasotzen, eta makinak neutralak direla pentsa badaiteke ere, ikusi da gizartean egiten diren antzeko alborapenak egiten dituztela.. Ba ote du konponbiderik?
Asteroko Koronabirusaren gakoak atalean, dosi bakarreko txertoari buruz hitz egingo digu Ana Galarraga Elhuyarreko dibulgatzaileak.
"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.