Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Artikulazioak dantzan, aste honetan, "Teknopolis"en

EITB media

Iñaki Leturiak aurkeztutako saioa lesioen tratamenduaz eta errehabilitazioaz arituko da.

  • Iñaki Leturia "Teknopolis"en

    Iñaki Leturia "Teknopolis"en

Aste honetako "Teknopolis" programan lesioen tratamenduaz eta errehabilitazioaz hitz egingo dute: azken aurrerakuntzez eta etorriko direnez. Kolagenoan oinarritutako inplanteak, esate baterako, lesio batzuk tratatzeko oso interesgarriak dira ehunak birsortzeko gaiak sartu daitezkeelako, eta 3D inprimagailuetan eginez gero pertsona bakoitzari egokitutakoak izan daitezke, gainera. Helburu hori dute Triankle proiektu europarrean. Bitxikeria bat: proiektuan elkarrekin ari dira Euskal Herriko Unibertsitatea eta haragi-industriarako lan egiten duen enpresa bat, Viscofan. 

Zientzia fikzioak emakume eta gizon bioniko indartsu eta azkarrak ekarri dizkigu, erdi-gizaki erdi-robotak. Baina, gugandik gertu, bionika eta exoeskeletoak errehalibitaziorako erabiltzen dira. Hala, exoeskeleto medikoekin, mugikortasuna galdu duten pertsonek gaitasun hori berreskuratu dezakete; izan ere, horien bitartez eskua erabiltzen edo oinez ibiltzen ikasi daiteke berriro. Ez urruti, Bizkaian bertan egiten dituzte exoeskeletoak, Gogoa Mobility enpresan, eta errehabilitaziorako nola erabiltzen dituzten ere ikusiko dugu Bilboko Movex Clinics zentroan.

"Teknopolis" larunbat honetan izango da ikusgai ETB1en 13:30etik aurrera, eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.