Itxi

Teknopolis

Teknopolis

2021/12/04

08:58

Teknopolis

ETB1 eta ETB2

Magnetismotik irratira, aste honetako "Teknopolis" saioan

EITB Media

Elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko ditu saioak eta irratira ere joango dira, Euskadi Irratiko "Norteko Ferrokarrilla" saioaren 25. urteurrena ospatzera.

  • Imana.

    Imana.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Magnetismoak erakarrita, aste honetako "Teknopolis" programan jolasteko asmoa dute, eta jolastuz ikastekoa. Izan ere, nork ez du imanekin jolastu? Duela gutxi jakin dugu material magnetikoak sailkatzeko aspaldiko arazoa ebatzi duela nazioarteko talde batek, eta tartean UPV/EHUko Luis Elcoro irakaslea ere badagoela. Aitzakia ezin hobea izan da Zientzia eta Teknologia fakultatera gerturatu eta elektromagnetismoaren oinarrizko kontzeptuak ikasteko, esperimentu eta jolasen bidez.

Imanekin jarraituz, hamaika erabilera dituztela erakutsiko dute Sarean atalean harrapatu dituzten bideoetan: metalak bereizteko, arrantzarako… eta baita irratia entzuteko ere.

Irratia entzun egiten da, baina horretarako egin ere egin behar da. Horretan aritu da azken 25 urteetan "Norteko Ferrokarrilla", Euskadi Irratia eta Elhuyarren zientzia-saioa. Mila saiotik gora emititu ditu, eta tarta eta guzti joango da saioa Guillermo Roarengana, irratiaren magia ezagutzera.

"Teknopolis" larunbatetan izaten da ikusgai 13:30ean ETB1en eta igandeetan, 13:40ean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitzeko aukera izaten da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;