Itxi

Teknopolis

Teknopolis

Teknopolis

ETB1en eta ETB2n

Argiaz eta ilunaz berba, "Teknopolis" saioan, asteburuan

EITB Media

Alde batetik, Bilboko Begoñako hilerriaren hustuketaren berri emango dute eta bestetik, itzalaldi masiboen mehatxuan sakonduko dute.

  • Begoñako hilerriko lanak.

    Begoñako hilerriko lanak.

Argiari begira hasiko dute aste honetako "Teknopolis" programa. Begoñako argia izena du Aranzadi Zientzia Elkarteak Bilboko udalarekin batera abian duen lanak. Begoñako hilerria hustu behar zutela eta desobiratzeak modu zientifikoan egitea da proiektuaren helburua, hezurdurak aztertuz, panteoi eta lurperatzeak dokumentatuz... Desobiratze duin bat izango dute, horrela, 1862tik 2006ra han lur hartutakoek eta, bide batez, Bilboko memoria historikoa eta ondare arkitektoniko eta artistikoaren zati bat berreskuratuko dute.

Desobiratzeak Begoñako hilerrian

Desobiratzeak Begoñako hilerrian

Bestalde, argia eta argindarra ezinbestekoak ditugu gaur egungo bizimoduan. Horregatik itzalaldi masiboen mehatxuak kezka sortu du. Austriako gobernuak ziurtzat ematen du, Txinan bezala, Europan ere itzalaldi masiboak gertatuko direla, eta herritarrei gomendatu die 15 eguneko kanpaldi baterako bezala prestatzeko. Kezka hori buruan, Mondragon Unibertsitateko Jon Andoni Barrena energia elektrikoko ikerketa-lerroaren koordinatzailearengana jo dute, gurean ere horrelakorik gerta daitekeen ala ez argitzeko asmoarekin.

Argindarraren hornikuntzan gakoak dira energia berriztagarriak, baina eguraldiaren menpe egoteak energia-iturri ezegonkor bihurtzen ditu. Hori aldatzeko lanean dihardute Mondragon Unibertsitatean: baterietan oinarritutako metatze sistemak txertatzen dituzte berriztagarrien instalazioetan, eta sistema adimendunak garatzen dituzte sare elektrikoaren kudeaketa hobetzeko. 

"Teknopolis," larunbatean ikusgai, 13:30ean, ETB1en eta igandean, ordu berean, ETB2n. Bi emanaldiak eitb.eus-en jarraitu daitezke baita ere.