Tribuaren Berbak
22:15ean
Etorkinak eta euskara, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan
L.A.
Mundu txikia baina anitza da gurea, kolore eta jatorri ezberdineko puzzle-pieza txikiek osatua. Etorkinak euskararekin duten harremana ezagutuko dugu, asteazkenean, Kike Amonarrizen eskutik.
Nola hurbildu ditzakegu etorkinak euskarara? Galdera horri erantzuten saiatuko da, gaur gauean, "Kanpoko eta bertoko" izena duen Tribuaren Berbak saioa. Hego Euskal Herrian dagoen etorkin kopurua abiapuntu hartuta, hauek euskararekin eta euskal munduarekin duten harremana aztertzen saiatuko da Kike Amonarriz aste honetako atalean.
Horretarako, adibidez, Petra Elser alemaniar euskaldunarekin hitz egingo dute 'Tribuaren Berbak' saioan. Banaiz Bagara elkarteko sortzailea da, eta etorkinak euskarara eta euskal mundura hurbiltzea du helburu nagusi. Xabier Mendiguren Euskal Herria 11 kolore ekimenaren bozeramailearekin eta Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Kultura arteko Hezkuntza irakaslearekin ere egongo da Kike Amonarriz. Halaber, Gernikako lau gaztetxo etorkinen bizipenak jasoko ditu saioak.
Mari Carmen Garmendia Eskoriatzako euskara teknikariak Eskoriatzako Udalak martxan dituen egitasmoak azalduko ditu, eta Yuli Vargas kubatar euskaldunak, berriz, euskararen inguruko bere esperientzia kontatuko du saioan.
Tribuaren Berbak gaur emitituko da, 22:15etik aurrera, ETB1en.