Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:15etik aurrera

Itsasoa hizpide, gaur gauean, 'Tribuaren Berbak' saioan

I.A.

Zumaian, Bermeon eta Lekeition egongo da Kike Amonarriz, eta, besteak beste, Kirmen Uriberekin eta Jon Maiarekin izango da.

0:32

Itsasoa izango du hizpide hurrengo "Tribuaren Berbak" saioak, euskararen itsasoa. Urteen poderioz itsasoa aldatu egin da eta baita hizkuntza bera ere.

Zumaian izango da Kike, eta han itsaso aldeko izenen berri jasoko du. Bermeoko saregileekin eta Lekeitioko arrantzaleekin izango da, bizimodu horiek izandako bilakaera ezagutzeko. Kirmen Uribe idazleak gure literaturan itsasoak duen presentziaz hitz egingo du, eta Jon Maiak, berriz, 2016an San Joan belaontziak Europako hizkuntza gutxituetako portuetara egingo duen bisita azalduko du.

Ez ezazu galdu Itsasoa laino dago, "Tribuaren Berbak" saioan, gaur gauean, 22:15etik aurrera, ETB1en.