Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Gaur, 22:15ean

Nolakoa da euskararen presentzia Interneten?, 'Tribuaren Berbak'en

I.A.

Puntueus elkartea, euskal wikipedia eta sare sozialen erabilera izango ditu, besteak beste, hizpide Kike Amonarrizek aurkezten duen saioak.

0:35

Nolakoa da, zenbatekoa da, euskararen presentzia sarean? Ahots propioa al du gure hizkuntzak? Galdera horiei erantzuten saiatuko da "Tribuaren Berbak" saioa.

Iratxe Esnaola, puntueus elkarteko kideak domeinu propioa izatearen garrantziaz arituko da. Xabier Armendaritz wikilariak euskal wikipediaren berri emango du. Kalean izango da Kike Amonarriz jendeak zein sare sozial erabiltzen dituen jakiteko. Maite Goñi irakasleak teknologia berriek hezkuntzan jokatzen duten papera azalduko du. Garazi Goia BBCren hedapenerako zuzendariak etorkizuneko telebistaz hitz egingo du eta Javier Etxebeste enpresariak, berriz, aro digitalean hizkuntza gutxituetako hiztunek izan ditzaketen abantailak azalduko ditu.

Ez ezazu galdu "Tribuaren Berbak" saioaren "Sarean harrapatuta" atala, gaur, 22:15ean, ETB1en.