Itxi

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

Tribuaren Berbak

22:30ean

Kostaldeko enkantua, gaur, 'Tribuaren Berbak' saioan

EITB

Kike Amonarrizek gidatzen duen saioa euskal kostaldean eta bertako hiztegi aberatsean murgilduko da gaur gauean, 22.30ean hasita.

0:27

Euskal kostaldearen enkantua bilduko du Kike Amonarrizek aste honetako 'Tribuaren Berbak' saioan. Gaur, 22:30ean hasita, gure kostako hainbat herritako hizkera aztertuko ditu.

Euskal kostaldea 250 kilometro luze da, eta Muskiztik Bokalera xarma bereziko hainbat herri topa daitezke. Hauetako herri batzuk bisitatuko ditu 'Tribuaren Berbak' saioak.

Lekeition izango da Kike Amonarriz, Jone Aboitiz eta June Lauzirika euskal filologoekin. Bermeoko eta Lekeitioko gazteen hizkera aztertu dute eta euren ikerketen berri emango dute. Ondarroako Iñigo Zabalak Kakatzan mendiko bizikleta lasterketa antolatzen du, eta Ondarroako hizkerak presentzia nabarmena du bertan.

Zarauzko Jone Azkoagak eta Iker Itxasok euren herriko hizkeraren berri emango dute, baita Putzuzulo gaztetxetik euskararen alde egiten dituzten ekimenen berri ere. Orioko hizkerak ere badu bere enkantua, eta bertako euskara teknikaria den Jabier Zabaletak emango du horren berri.

Hondarribiarrek gustuko dituzten itsas kantuak ezagutuko ditugu. Gainera, mendebaldean hasi eta ekialderantz egindako bidaia honetan, Miarritze izango da azken parada. Bertako euskara teknikari Eneko Gorri euskarak Lapurdiko herri honetan bizi duen egoeraz arituko da, eta Ander Ithurbide, Txomin Sorraits eta Iban Ithurbide surflariek surfa euskaraz ere egin daitekeela erakutsiko dute.