Tumatxak
23:10ean
Ken7 eta Lin Ton Taun, denboraldiko azkeneko 'Tumatxak' saioan
A.H.
EITB
Zuhaitz Gurrutxagak bi taldeen ibilbidea errepasatuko du gaur, eta horien lan arrakastatsuenak gogoratuko ditu.
-
Zuhaitz Gurrutxaga
Ken7 eta Lin Ton Taun taldeen musikan murgilduko da 'Tumatxak' saioa gaur gauean. Zuhaitz Gurrutxagak haien ibilbidea errepasatuko du taldeko kideekin eta gertueneko jarraitzaileekin, eta horien unerik azpimarragarrienak gogoratuko ditu. Ohi denez, Napoka Iria taldeak eta Joseba Irazokik bi taldeen abesti bana moldatuko dute.
'Tumatxak' asteazken honetan izango da ikusgai, 23:10etik aurrera, ETB1en.