Itxi

Txikon Xtreme

Twitterren joera

#TxikonXtreme traolak arrakasta lortu du Twitterren

Alex Txikonen abentura saioa joera izan da euskal tuiterlarien artean. Mendizale bizkaitarrak eta bere lagunek Estatuko jaurizik garaiena egitea lortu zuten Txikon Xtreme saioan.

  • Txikon Xtreme

    Txikon Xtreme

Alex Txikon mendizalearen Txikon Xtreme saioa arrakastatsua izan da sare sozialetan. ETB1en igande gauean estreinatu zen saioak Twitterren islada eta jarraipen handia izan du. Guztira 230 txio bota dira azken 24 ordutan #TxikonXtreme traolarekin eta euskal tuiterlarien artean joera izatera iritsi da umap.eu atariak dioenez. Umap.eu-k twitterlari euskaldunen jarduna jaso eta filtratzen du eta Twitterren euskaraz aritzen direnen artean, zer izan den joera kalkulatzen du.

Txikon Xtrema saioak Alen Txikon himalayista bizkataitarreren abenturak biltzen ditu, eta planetako mendi gailur esanguratsuenetan lortutako kirol erronken eta abenturen erakusleiho izango da tartea. Lehen saioan, Patrick Gisasola, Dario Barrio eta Ramon Morilla lagunekin batera, Lemoatik Sierra Nevadarako bidea egin du Alex Txikonek. Beraien helburua Pico Veletara igo eta estatuko jauzirik garaiena egitea izan da. Bidean, ordea, beste hainbat bizipen izateko aukera ere izan dute lau abenturazaleek.

Saio osoa EiTB nahieran atarian ere badago ikusgai, edozein momentutan ikusi ahal izateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • X gaur