Itxi

Txikon Xtreme

Txikon Xtreme

'Nuptse. Gailurretik haratago', gaur, 'Txikon Xtreme' saioan

Alex Txikonek, Juanra Madariagak eta Jose Carlos Tamayok 'Nuptse-Lhotse. Bizkaia gailurretan' espedizioko bizipenak eta irudiak izango ditu igandeko dokumentalak ardatz. 21:00etatik aurrera, ETB1en.

0:20

'Txikon Xtreme' saioan, beste dokumental bat izango da ikusgai gaur gauean, 21:00etatik aurrera, ETB1en. Aste honetan, 'Nuptse. Gailurretik haratago' dokumentala eskainiko dute, eta alpinista bizkaitarrak Jose Carlos Tamayo eta Juanra Madariagarekin egindako 'Nuptse-Lhotse. Bizkaia gailurretan' espedizioa du ardatz.

Espedizio honen helburua Alex Txikonek bere hamargarren zortzimilakoa egitea izango da, hau da,  Lhotse mendiko gaina zapaltzea. Aurretik, ordea, Nuptse (7.861 m) igo beharko du, orain arte euskal mendizaleek inoiz zapaldu ez duten gailurra. Juanra Madariaga eta Jose Carlos Tamayorekin bizi izandakoak jasoko ditu ETB1eko dokumentalak. Mendian grabatutako irudiez gain, Katmandukoak ere ikusi ahalko ditugu, eta baita Nepaleko ohiturak eta kultura apur bat gehiago ezagutu ere.

Dokumental honetan, gainera, nazioarte mailan ezagunak diren hainbat mendizaleren irudiak ere jaso dituzte. Besteak beste, Alexei Bolotov  mendizalearekin (Iñaki Ochoa de Olza erreskatatzen saiatu zenetako bat) egongo da Txikon behe-kanpamentuan. Irudi horiek grabatu eta gutxira hil zen Bolotov, Everesten beste bide bat ireki nahian zebilela.

'Nuptse. Gailurretik haratago' dokumentala, gaur, 21:00etan, ETB1en.