Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Miniaturak

Lahmacun
Lahmacun
Osagaiak
  • Orea egiteko:
  • Irina - 200 g
  • Ogi legami lehorra - 2 g
  • Ur epela - 150 ml
  • Gatza
  • -Gainean jartzeko:
  • Txahal-haragi txikitua - 140 g
  • Arkume-haragi txikitua - 60 g
  • Tipula txiki bat
  • Piper berde bat
  • 2 tomate
  • Pipermina
  • Piperbeltza
  • Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA:

Naroa Iturain

NOLA EGIN:

Lehenik eta behin, bol batean 200g irina ditugula, legami lehorra gehituko diogu. Segituan, gatza eta ur epela botako ditugu. Modu honetan, orea lortuko dugu, gure platerraren basea izango dena. Eskuekin nahastuko ditugu osagaiak, gero orea egiteko. Azkenik, orea pausatzen utziko dugu.

Bitartean, txahal- eta arkume-haragia zatitxotan txikituko ditugu. Gauza bera egingo dugu tipula, 2 tomate, eta piper berdearekin. Bol batean gehituko ditugu osagai guztiak eta ondo nahastuko ditugu.

Tarte bat igarota, orea ondo luzatu eta gainean aurreko bolean genituen osagaiak gehituko dizkiogu. Ezpeletako piperra botako diogu.

Azkenik, labean sartuko dugu orea 10 minutu eta 180ºC.