Txoriene
Gabonetarako proposamena
Haragi eta arrainik gabeko Gabonetarako menu aproposa 'Txoriene'n
B.F
EiTB
Gustu guztietarako menuak prestatu daitezke "Txoriene" saioko errezetak jarraituz. Haragirik eta arrainik gabe, barazkiak eta lekaleak oinarri hartuta, Gabonetarako menu aproposa duzue honako hau.
Gabonak bertan ditugu eta ?Txoriene?n festa hauetarako menu bereziak prestatu ditugu. Haragirik edota arrainik jaten ez dutenentzako, adibidez, honako menu hau proposatzen dugu. Horregatik, ?Txoriene? saioak, Gabonetako otorduetarako proposamen begetariano hau luzatzen dizu:
Gasna dastaketa
Onddo pastela barrengorri kremarekin
Tomate entsalada salmorejoarekin
Garaiko barazkiak
Basmati arroza barazkiekin
Sagar Crumblea
Otordua hasteko, sarrerako hiru plater proposatzen dizkizuegu, mahaiaren erdigunera atera eta gozatzeko: Gasna dastaketa, onddo pastela barrengorri kremarekin, tomate entsalada salmorejoarekin, garaiko barazkiak, basmati arroza barazkiekin eta sagar crumblea.
Gure otorduari hasiera emateko, Haritz Ertzibengoa sukaldariak ?Txoriene?n proposatutako Gasna dastaketa bat prestatuko dugu. Dastaketa hau egiteko, gustukoen ditugun gaztak aukeratu eta pikuekin konbinatzea da egokiena. Pikuak gustuko ez badituzu, posible duzu gozotasun hori mugurdi marmeladarekin ematea.
Sarrerako bigarren platerak Onddo pastela barrengorri kremarekin du izena eta Mikel Uria sukaldariak prestatu zuen ?Txoriene?n. Aurtengo perretxiko denboraldia oparotik izozkailuan dituzun aleak aprobetxatzeko modu ona da onddo pastel hau. Mikel Uriak platera prestatzeko hegazti salda erabiltzen duen arren, urarekin ere prestatu daitekeela ikusi dezakezue errezetan.
Hirugarren proposamena, Solana 4 jatetxeko Sonia Tapiak ?Txorienen? egindako Tomate entsalada salmorejoarekin dugu. Aurreko bi platerekin konbinatuz, kontraste ederra lortuko dugu tomatea eta salmorejoaren arintasunarekin. Plater hau prestatzeko kontuan izan behar den gauza bakarra tomateen aukeraketa da. Tomatea errezetaren oinarrizko elementua da eta mota bakarra edo bat baino gehiago konbinatu ditzakezu, Sonia Tapiak egiten duen moduan.
Otorduaren bigarren blokean bi aukera proposatzen dizkizuegu: garaiko barazkiak eta basmati arroza barazkiekin. Lehenengo platerak, senideen gustuen araberako platera egiteko aukera ematen digu. Bigarrenak, ordea, gure otorduari ekialdeko ukitu bat ematea lortuko dugu.
Garaiko barazkiak izeneko errezeta Sonia Tapiak prestatu zuen ?Txoriene?n eta, izenak esaten duen moduan, garaiko barazkiak batu, prestatu, arrautza gorringoa gehitu eta denak batera platereratu baino ez dugu egin behar. Etxean ditugun barazki solteak aprobetxatu eta familiakoen neurri eta gustura egindako platera lortuko dugu Sonia Tapiaren errezeta jarraituz gero.
Basmati arroza barazkiekin izeneko errezeta, Errenteriako Gaztelu Ostatuko Haritz Ertzibengoa sukaldariak prestatu zigun ?Txoriene?n. Plater honekin, sabela ondo betetzea lortuko dugu, ekialdeko usain eta zaporeen munduan murgilduz. Errezeta hau prestatzeko beharrezkoa den osagai berezi bakarra espeziak dira.
Bukatzeko, azkenburuko gozo eta dotore bat proposatzen dizuegu: Sagar crumblea. Postre gozo hau egiteko, ordu bete inguru beharko duzu eta etxean dituzun sagar, margarina, gurina, irina eta azukrea aprobetxatuz, emaitza ezin hobea lortuko duzu!