Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Sukaldaritza ETB1en

Arantza Garces, aste honetan, 'Txoriene'n

Zumaiako June Aranbarri arraunlaria eta Donostiako Zazpi tabernako Paul Arrillaga ere izango dira aste honetan Zigor Iturrietarekin sukaldean.

  • Arantza Garces

    Arantza Garces

Arantza Garces aurkezlea 'Txoriene' saioko gonbidatu izango da aste honetan, baina ez da bakarra izango, besteak beste, Donostiako Zazpi tabernako Paul Arrillaga ere bertan izango baita.

Astero egin ohi duen moduan, kirolari baten bisitarekin abiatu du astea ETB1en Zigor Iturrietak aurkezten duen sukaldaritza saioak. Aste honetan, Zumaiako arraun taldeko June Aranbarri ondarroarra izango du lehenengo gonbidatu. Besteak beste, txipiroi marmitakoa eta olagarroa labean prestatuko dituzte.

Asteartean, berriz, kirol elikaduran aditua den Aritz Urdanpilleta arituko da sukaldean. Kirolarientzat egokiak diren platerak egiten erakutsiko digute, astero legez. Aste honetan, tofua ziazerbekin, hasteko, eta txirlak Arbendol saltsan, jarraian.

Asteazkenean, munduko sukaldaritzari zabalduko dio leihoa "Txoriene"k. Kasu honetan, Yuleidis Vargas sartuko da sukaldean. Platano frijitua, Congri arroza eta oilaskoa saltsan prestatuko dituzte.

Ostegunean, aurpegi ezagunen tartean, Arantza Garces telebistako aurkezlea, aktorea eta eskalatzailea etorriko da. Besteak beste, oilaskoa koko esnetan prestatzen lagunduko dio Zigorri.

Eta ostiralean, berriz, pintxoen tartean, Donostiako Zazpi tabernako Paul Arrillaga izango da saioan. Donostiako San Martzial kalean dago jatetxea, eta miniaturazko sukaldaritza berrian izen handia dauka. ETB1eko saioan, legatza porrusaldarekin eta alga airearekin prestatuko digute.

Ez galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista