Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Sukaldaritza ETB1en

Iker Galarza aktorea, aste honetan, 'Txoriene'n

Endika Gartzia kirolaria eta Manu Etxezortu Euskadi Irratiko kazetaria ere izango dira aste honetan Zigor Iturrietarekin sukaldean.

  • Iker Galarza

    Iker Galarza

Astero egin ohi duen moduan, kirolari baten bisitarekin abiatuko du astea 'Txoriene' ETB1eko sukaldaritza saioak, Zigor Iturrietaren eskutik. Aste honetan, Endika Gartzia kirolari lasartearra izango du lehenengo gonbidatu. Besteak beste, euskal pastela prestatuko dute, masusta mermeladaz betea.

Asteartean, berriz, elikadura makrobiotikoan aditua den Gorka Gereño arituko da sukaldean. Aste honetan, postreak izango dira nagusi, sagar eta platano moussea egingo baitu, besteak beste.

Asteazkenean, irratian ezaguna zaigun ahots bati aurpegia jarriko diogu 'Txoriene' saioan. Izan ere, Manu Etxezortu Euskadi Irratiko kazetaria izango da sukalde lanetan, onddo enpanada, arkume izter betea patxaran saltsarekin eta kafe eta nutella irabiakia prestatzeko.

Ostegunean, aurpegi ezagunen tartean, Iker Galarza aktorearen bisita izango dugu, eta txitxarroa, txerri hankak eta kuia pastela prestatzen lagunduko dio Zigorri.

Eta ostiralean, berriz, pintxoen tartean, Uharteko Abaco jatetxeko Nerea Sistiaga eta Jesus Iñigo izango dira saioan. Besteak beste, harrizko sardina izeneko pintxoa eta antxoa belakia prestatuko dizkigute.

Ez galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

ong>en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista