Publizitatea
Itxi

2021/07/22

08:30

Udak Dakarrena

21:30ean

Andoni Iruretagoiena 'Izeta VI' eta Asier Oruesagasti aktorea, gaur, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Gainera, Trikidantz taldeko kideek pare bat kantu eskainiko dituzte zuzenean.

  • Asier Oruesagasti aktorea.

    Asier Oruesagasti aktorea. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur gauean, Julian Iantzik aurkezten duen "Udak Dakarrena" saioak hainbat gonbidatu izango ditu. Hasteko, Andoni Iruretagoiena Izeta VIa, Pentatloiko irabazleak bere azkeneko kirol erronkei buruz hitz egingo du, eta, ondoren, Asier Oruesagasti aktore gaztearekin haren proiektu berriei buruz arituko dira hizketan. Gainera, Gurutz Aginagalde Bidasoa-Irun eskubaloi taldeko zuzendaria hartuko dute.

Bestalde, Luis Mari Tellok Goiburu baserrian ekoizten dituzten foie eta ahate urdaiazpikoak aurkeztuko ditu eta Sara Etxebestek Mari Kondo ezagunaren Konmari metodoa zer den azaldu eta uda honetan nola erabili argituko digu. 

Amaitzeko, Trikidantz taldeko Leire Onsalok eta Arkaitz Mindegiak pare bat kantu eskainiko dituzte zuzenean. 

"Udak Dakarrrena" astelehenetik ostegunera dago ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;