Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

June Ansoleaga, gaurko "Udak Dakarrena" saioan, Lekeitiotik

EITB Media

Horrez gain, Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi binakako Xerpa aizkolari txapelketako irabazleak elkarrizketatuko ditu Julian Iantzik.

  • June Ansoleaga "Udak Dakarrena" saioan

    June Ansoleaga "Udak Dakarrena" saioan. Argazkia: EITB Media

June Ansoleaga ETBko "Eguraldi"ko aurkezlearen uda nolakoa izaten ari den jakingo dute gaur "Udak Dakarrena" saioan. Lekeitiotik aurkeztuko du saioa Julian Iantzik datorren astean. Horrez gain, Aitzol Atutxa eta Julen Alberdi binakako Xerpa aizkolari txapelketako irabazleak elkarrizketatuko ditu. 

Amalur produktuak egiten ditu, besteak beste Ainhoak. Haren lanak ezagutzeko modua izango dugu. 

Bestalde, Iñaki Goikoetxea Xagua Isuntzako patroiarekin arraun denboraldiaz eta bere ibilbideaz hitz egingo dute.

Halaber, Iholdi Beristain aktore eta musikariak kantu parea eskainiko ditu zuzenean. 

 21:30etik 22:30era izango da asteleheneko "Udak Dakarrena" saioa ETB1en eta eitb.eus-en.