Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Paul Urkijo zinema zuzendaria gonbidatu, gaurko "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Gasteiztik egingo duten lehen saioko protagonistak izango dira baita ere Naia Lasagabaster eta Monika Muñoz rally gidariak, Joseba Beloki txirrindulari ohia eta Asier Burguete aktorea.

  • Paul Urkijo zinema zuzendaria

    Paul Urkijo zinema zuzendaria, EITB Mediaren artxiboko irudi batean.

Gasteizen izango da aste osoan "Udak Dakarrena" saioa, eta gaur gaueko lehen protagonistak Naia Lasagabaster eta Monika Muñoz ama-alabak izango dira, rally gidariak. Horrez gain, Paul Urkijo zinema zuzendari arabarraren bisita jasoko dute, esku artean dituen proiektuak ezagutzeko. 

Joseba Beloki txirrindulari ohia eta Asier Burgete "Go!azen"eko aktorea izango ditu mintzakide baita ere Julian Iantzik, eta Gasteizko ez jaiak nola bizi dituen galdetuko diote Gasteiz Big Band-eko Amaia Uretari. 

Azkenik, Bulego musika taldeko Tomas Lizarazuk zuzenean kantu pare bat eskainiko ditu. 

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.