Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon', gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Irati Iciar, Markel Alberdi, Joli Pascualena, Vanesa Sanchez, Iñaki Palacios eta Jabi Garay ere izango dira programan.

  • Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon'

    Gorka Ortiz de Urbina 'Zeledon'

Gaur gauean, Gasteiztik arituko da Julian Iantzi "Udak Dakarrena" saioan. 21:30etik aurrera, Gorka Ortiz de Urbina Zeledon ezaguna izango du gonbidatu. Gainera, programatik igaroko dira Irati Iciar historialaria, Markel Alberdi igerilari olinpiko ohia eta Joli Pascualena aktorea eta Demode Quartet taldeko abeslaria. Vanesa Sanchez kazetaria gida turistiko gisa arituko da, eta musika Iñaki Palacios txistulariak eta Jabi Garay kitarra joleak jarriko dute.

"Udak Dakarrena" saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en, 21:30-22:30 bitartean.