Ur Handitan
22:30ean, ETB1en
Pobreziaren aurpegiak, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioan
A.E.
EiTB
Krisiak erasan dituen herritarrekin eta gizarte laguntzei esker bizi direnekin egongo da Jaime Otamendi.
Gaur gauean, 'Ur Handitan' saioaren bigarren atalean, euskal gizarteko Pobreziaren aurpegiak zeintzuk diren ikusi ahal izango da: krisiak erasan dituen herritarrak eta gizarte laguntzei esker bizi direnak.
Nola moldatzen dira hilabete amaierara iristeko? Gizarteak pobreak baztertzen al ditu? Gizarte laguntzak nahikoa al dira? Iruzurgile asko al dago? Etorkinak Euskadiko laguntza sistemaz aprobetxatzen al dira? Elkori sahararrak eta Ainhoa zarauztarrak, besteak beste, euren kasuak kontatuko dituzte. Ugaitz Crespo gasteiztarrak, berriz, PPk gizarte laguntzei buruz duen iritzia azalduko du.
Jaime Otamendik gidatzen duen saioa 22:30ean izango da ikusgai, ETB1en.
, ETB1en.