Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

Gaur, 22:25ean, ETB1en

Presoen sakabanatzea izango du hizpide 'Ur Handitan' saioak

A.E.

EiTB

Jaime Otamendik hainbat testigantza bilduko ditu 'Urruti' izeneko erreportajean; presoen senideenak, Antoni Asuncion ministro ohiarena eta Josu Zabaleta apaiz klaretarrarena, besteak beste.

0:24

Jaime Otamendik aurkezten duen 'Ur Handitan' saioak Urruti erreportajea eskainiko du gaur, 22:25ean. Dispertsioa eta euskal presoen familiek bizi duten errealitatea islatuko du saioak.

'Ur Handitan' saioak presoen senideen esperientziak eta testigantzak jasoko ditu. Horrez gain, lekukotasun esanguratsuak ere izango ditu: Antoni Asuncion dispertsioaren sustatzaileetakoa izan zen ministro ohiarena, Josu Zabaleta Langraiz Bidearen bultzatzailearena, eta Unai Gonzalez preso ohiarena, besteak beste. Gonzalezen amaginarreba istripuz hil zen bera bisitatzera zihoala.

'Ur Handitan' saioan, aktualitateari lotutako erreportajeak lantzen dituzte. Gai sozial eta politikoak dira saioaren ardatza, eta elkarrizketetan oinarritzen dira. Protagonistengana jo eta bertatik bertara hitz egiten dute beraiekin.

Otsailean estreinatu zenetik, sei erreportaje eskaini dira ETB1en: Berdindu! (homosexualitateaz eta homofobiaz), Pobreziaren aurpegiak (pobrezian bizi diren hainbat laguni buruz), Hil arte bizi (heriotzaz), Espainian (Espainian euskaldunoz duten irudi eta iritziaz), Gaztigatuak (gazteen egoeraz eta etorkizunaz) eta Mina (indarkeriaren biktimen minaz).