Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Ur Handitan

Ur Handitan

Ur Handitan

22:00etan

Pertsona gorren unibertsoan sartuko da 'Ur Handitan' saioa gaur gauean

EiTB

Ainhoa Ruiz de Anguloren eguneroko bizitzan sartuko da lan-taldea.

0:27
Xabier Madariaga eta protagonistak

Pertsona gorren unibertsoan sartuko da, gaur gauean, 'Ur Handitan' saioa. Ainhoa Ruiz de Angulok bere bizitzako ateak ireki dizkio lan-taldeari. Gorra da jaiotzatik, eta gorrak dira bere familia (aita, ama, neba eta izeko-osabak) eta bere lagun gehienak ere. Oztopoak oztopo, bizitzan aurrera egin du, eta euskara eta gaztelania ikasi ditu. Irakurtzea izugarri gustatzen zaio, poesia idazten du, eta unibertsitate-ikasketak egin ditu.

Bere lankide Cristinarekin zeinu-hizkuntza akademia bat ireki du Gasteizen, beraien bizitokian. Zeinu hizkuntza pertsona guztiengana zabaltzea nahiko lukete. Horixe iruditzen zaio gorren eta entzuleen arteko komunikazioa ahalbidetzeko bide bakarra. Ehun ikasletik gora dituzte; horietako biren hitzak ere jaso ditu saioak: Maite Solozabalenak eta Irati Lopez de Sosoagarenak.

Duela hiru hilabetetik, lagunekin bizi da Ainhoa. Uxue Franco da bere pisukidea; gorra da jaiotzetik, baina inplantea darama, eta 'entzunez' bizi izan da beti.

Gor familia batean jaioa da Ainhoa, baina haren amona Blanca del Campo entzulea da. Ia egunero bazkaltzen du amonarenean. Blancak ez daki zeinu hizkuntza, eta ezpainak irakurriz, hitzez komunikatzen da bere bi seme-alaba gorrekin eta Ainhoarekin.

Gorren unibertsoan sartuta, interpreteak behar izan ditu 'Ur Handitan' saioak elkarrizketak egin eta saioa aurrera eramateko. Ainitze Laskurainek jarri die ahotsa gure protagonisten zeinuei. Ahotsa jartzeaz gaindi, interpretearen lanaren berri eman digu.

Zeinu hizkuntzako leihatila izango du 'Ur Handitan' saioaren Gor programak, hizkuntza hori dakien orok ikusi eta ulertu ahal izateko.

'Ur Handitan' astearteetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.