Publizitatea
Itxi

2021/06/29

01:17

Ur Handitan

22:15etik aurrera

'Mugan', denboraldiko azken atala, gaur gauean, "Ur Handitan" saioan

EITB MEDIA

Afrikatik bizitza hobeago baten bila Europara datozen migranteek hartuko dute nagusitasuna. Horientzako Bidasoaldeko mugak duen esanahia eta garrantzia ezagutuko ditu Madariagak.

0:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Denboraldiko azken saioa eskainiko du "Ur Handitan"ek gaur gauean. Afrikatik bizitza hobeago baten bila Europara datozen migranteak izango ditu protagonista Mugan izeneko erreportajeak. Bertan ematen ari den migrazio krisia lehen pertsonan ezagutuko du Xabier Madariagak, muga zeharkatzen diharduten migrante zein laguntzen dieten euskal herritarren ahotik.

Alde batetik, Irungo Harrera Sareko kide diren Oihana Galardi eta Josune Mendigutxiarekin batera, Irungo tren eta autobus geltokian "guardia" egingo du gauez Madariagak. Boluntario hauek, hainbat egunetako bidaia luzeen ondoren iristen diren migranteak artatu eta Gurutze Gorriaren aterpetxera eraman ohi dituzte.

Ibrahime Diallo pateran iritsi zen Espainia hegoaldera. Penintsulatik noraezean ibili ondoren Frantziara joatea erabaki zuen. Muga askotan pasatzea lortu arren, Frantziako Poliziak beti itzuli zuen bueltan. Ibrahimekin batera, muga zeharkatzen dabiltzan hainbat migranterekin egoteko aukera izango dute saio honetan.

Paxkal Aprendisteguy Biriatuko bizilagunak azken sei hilabeteetan hamarnaka migrante ikusi ditu etxe ondoan duen Bidasoa ibaia gurutzatzen. Zein egoeratan heltzen diren azalduko du. Bestalde, Tom Dubois 2014ean hasi zen Frantziako muga polizia bezala lanean, paperik gabe zeuden migranteak automatikoki Hegoaldera itzultzen. Migranteei ematen zieten tratu ez egokiarengatik, 2018an utzi zuen bere lana. Egun, Hendaiara iristen diren migranteei laguntzen dihardu.

Mikel Erkiaga hainbat afrikar gazteren migrazio prozesua duintzen dabil. Muga pasa eta berehala, nekaturik, lo egiteko lekurik gabe dauden migranteak hartzen ditu etxean. Mikelen etxetik pasa den Ali izeneko Togoarrak, sei urteko infernuaren ondoren, duela aste bete gurutzatu zuen Bidasoako muga.

Bukatzeko, Aintzane Lasarteren bidez, Hendaiako migrazio guneen puntu beroetara gerturatuko da Xabier Madariaga. Bertan, Frantziako Poliziak migranteen trantsitua ekiditeko dituen kontrol gune ezberdinak ezagutuko ditu saioak.

Mugan, denboraldiko azken saio berezia, gaur, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;