Itxi

Ztanda

Ztanda

Ztanda

3. denboraldia

Eman izena "Ztanda"n, aurrez aurreko castingetan edo online castingean!

Musikaren munduko izar bihurtu nahi duzu? Bada, "Ztanda" musika talent showaren hirugarren denboraldian parte har dezakezu! 12 lehiakideren bila gabiltza: Aurkeztu azaroaren 27an eta 28an egingo ditugun aurrez aurreko castingetara edo igo zure bideoa sare sozialetara.

  • "Ztanda" saioaren casting egunak

    "Ztanda" saioaren casting egunak. Argazkia: EITB Media

"Ztanda" musika talent showaren 3. denboraldia prestatzen hasiak gara honezkero, eta lehiakide bila gabiltza. Txikitako desioa abeslari izatea izan bada, edo Euskal Herriko ahots berria izan nahi baduzu, ETB1eko musika saioak lagun zaitzake. Izan ere, hemen duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko aukera paregabea.

Bada, casting deialdia abian dago! 16 urte baino gehiago badituzu, parte har dezakezu. Izena emateko, idatz ezazu mezua WhatsApp bidez 683140076 telefono zenbakira. Aurrez aurreko hitzordua azaroaren 27an eta 28an izango dira, K2000k Galdakaon duen egoitzan.

Aurrez aurreko castingetan, 11 lehiakide aukeratuko dituzte, baina guztira 12 hartuko dituzte, hamabigarrena sare sozialen bidez hautatuta. Horretarako nahikoa duzu kanturako duzun dohaina erakustea.

Nola egin, ordea? Igo ezazu bideoa Instagram edo TikTokeko zure kontura, a capella kantuan ari zarela, ZtandaETB traola jarrita, eta @Ztanda_etb etiketatuz. Kontuan izan parte hartu ahal izateko profil publikoa izan behar duzula. Jasotzen ditugun bideo guztien artean bat aukeratuko dugu, eta zuzenean "Ztanda"ren 3. denboraldiko lehiakide bihurtuko da.

Jarraitu beharreko pausuak laburbilduko ditugu:

- Grabatu kanta bat a capella.

- Igo Instagramera edo Tiktokera #ZtandaETB traolarekin eta etiketatu @Ztanda_etb.

- Gogoratu, profil publikoa izan behar duzu.

- Eta azkenik, jarraitu @Ztanda_etb profila nobedade guztien berri izateko.

15.000 euro irabazi nahi dituzu? Euskal Herriko ahots berria izan nahi baduzu, hemen duzu abesteko gaitasuna eta talentua erakusteko aukera paregabea. Zu zeu izan zaitezke eta euskal kantagintzaren izar berria! Parte hartu castingetan eta bete zure ametsa!