Itxi

Zuek hor

15:45etik aurrera, ETB1en

Zer da BeatBoxa? Orodrethek esango digu 'Zuek hor eta gu hemen' saioan

Ostiraletan ohikoa den Maisha MCk eta Orodrethek ikuskizun bitxia emango dute zuzen-zuzenean. Zuek hor eta gu BeatBoxeatzen!

BeatBoxa aho-perkusioan oinarritzen den musika modalitate bat da. Orodreth espezialista da horretan, eta, Maisha MCrekin batera, ikuskizun ederra emango digute gaur arratsaldean zuzen-zuzenean "Zuek hor eta gu hemen" saioan.  Bata aho-perkusioarekin arituko da; bestea, aldiz, rapeatzen.

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. "Gaur Egun"ek baztertu dituen albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkainek eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat ere jasoko dute aurkezleek.

Egunero bezala, Agurne Anasagastik gidatuko du mahai-ingurua, eta bertan izango ditu tertuliakide Saioa Lopez, Maisha MC eta Maite Bastos. Gaurkotasuneko gaiez gain, bitxikeria eta umorez egindako bideoak ikusi eta komentatzeko aukera izango dute.

Saioa Lopez izango dugu, ostiralero bezala, asteburuko agendaren berri ematen. Urriko asteburu hau karga-karga eginda dator, eta hainbat kontu azalduko dizkigu: Zarauzko kuadrilla eguna, Gernikako urriko azken astelehena, Artium museoko pintxo festa Gasteizen, Ezpeletako piper festa

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraitzen ditugu. Programaren hasieran, Jon Urbietak galdera bat egiten die ikus-entzuleei, eta erantzuna emateko hiru bide dituzte: Twitter (@zuekhor), Facebook (www.facebook.com/zuekhor) eta WhatsApp (605779540). Gainera, egunero Interneteko aplikazio berri bati buruz arituko da.

Hori guztia eta askoz gehiago, 15:45etik aurrera, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista