Itxi

Zuek hor

Gaur arratsaldean

Durangoko 'Paulipotea', 'Zuek hor eta gu hemen' saioan

Durangarrak aztoratu egin zituen Paulinok. Zer gertatu zen jakin nahi? Gaur, 15:40an, 'Zuek hor eta gu hemen' saioan.

Iritsi da osteguna! Asteburua bertan da, eta asteburuari umorearekin heldu beharko diogu, ezta? Horretarako, mundiala da Paulino eta horren Paulipotea! Aurreko astean Durangon izan zen, eta 'Zuek hor eta gu hemen' erakutsiko digu zertan ibili zen. Txori txiki batek kontatu digunez, zeharo aztoratu zituen durangarrak!

Bestalde, Agurne Anasagastirekin, tertulia "bastante interesantia" egitera etorriko dira Reyes Prados, Mikel Elizegi eta Axi Muniain! Gainera, Muniainek abentura-bideo itzel bat ekarriko digu.

Eta gogoratu! Gure lehiaketan parte hartzeko azken eguna izango da! Ba al dakizu zein den fraideek ahopean kantatzen duten abestia? Hala bada, bidali mezu bat WhatsApp bidez 605779540 telefono-zenbakira, abestiaren izenburua eta zuen izen-abizenak jarriz, eta ostiralean emango dugun tablet zoragarri baten zozketan sartuko zara zuzenean!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista