Itxi

Zuek hor

Gaurko aurrerapena

Maite Eskarmendi emakumezkoen joerez arituko da 'Zuek Hor' saioan

EiTB

Emakumezkoen modako estiloez aritzeaz gain, barruko arropen joerez ere arituko da Eskarmendi.

Joan den astean, modan dauden emakumezkoen itxura ezberdinez aritu zen Maite Eskarmendi 'Zuek hor' saioan. Gaur, estilo gehiago erakusteaz gain, emakumezkoen barruko arropaz ere arituko da. Ez dakizuela Gabonetarako zein barruko arropa aukeratu? Lasai, Maite Eskarmendik azalduko digu eta!

Agurne Anasagasti ere lagun-talde bikainarekin etorriko da. Ohi legez, Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Edurne Garmendia bilduko ditu mahaiaren inguruan eguneko albiste eta gaiei inguruan hitz egiteko asmoz. La Jaio eta Txomin, segurtasunekoa, ere ez dira urruti ibiliko.

Badakizue zein den fraideek ahopean abesten duten kanta? Lehiaketan parte hartzen baduzu, Debako Aisia hotel eta talasoterapian bi lagunentzako asteburu zoragarri bat irabazteko zozketan hartuko duzu parte. Bidali erantzuna WhatsApp bidez 605779540 telefono-zenbakira, kantaren izenburua eta zure izen-abizenak jarriz.

arriz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista