Itxi

Zuek hor

22:30ean

Vendettako Pello eta Anabel Arraiza, gaur, 'Zuek Hor!!' saioan

Pello Reparaz, Vendetta taldeko abeslaria, eta Anabel Arraiza, abeslaria eta aktorea, Alkain eta taldekideen eskuetan egongo dira 22:30etik aurrera.

Musika munduan erabat murgilduta bizi diren bi gonbidatu izango ditugu gaurko 'Zuek Hor!!' saioan. Pello Reparaz, Vendetta taldeko abeslari eta tronboi-jotzailea da; Anabel Arraiza, berriz, aktorea eta abeslaria.

Pello Reparaz 24 urteko arbizuarrak tronboia jo eta abestu egiten du Vendetta taldean. 13 balas izeneko diskoa (Vendettaren laugarrena) kaleratu berri dute nafarrek.

Anabel Arraiza 'Goenkale' saioan ezagutu genuen. 8 urtez bertan aritu ostean, Triki Ta Ke taldean abeslari gisa aritu zen. Azken boladan, Pirritx, Porrotx eta MariMototsekin aritu da MariKalanbre gorpuzten, eta Ane pirata da orain.

Anjel Alkainek eta Aitziber Garmendiak gidatuko dute elkarrizketa umoretsua, baina ez dira bakarrik arituko lan horretan. 'Zuek Hor!!' saioko sofan eseriko dira Gorane eta Andoitz haurrak, La Jaio euskal txoni poligonera, Karlos Argiñano eta Martin Berasategi, Ingalaterrako erregina eta Charles seme belarri-handia, Paulino?

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean, Zukut Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

'Zuek Hor!!' saio eraberrituan, gau alai eta umoretsua igarotzen saiatuko dira, gonbidatuekin barre eginez eta euren zereginetan benetan onak direla erakusteaz gain.

Ez ezazue galdu, asteazken gauetan, 22:30etik aurrera, ETB1en!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista