Itxi

Zuek hor

Umorea ETB1en

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin gonbidatu, gaur, 'Zuek Hor' saioan

EiTB

La Jaiok, Andoitzek eta Goranek, Boiseko bikoteak eta Joxe Mari Olasagastik jarriko diote umorea 22:30ean hasiko den saioari.

  • Ibon Gaztañazpi eta Marta Evira

    Ibon Gaztañazpi eta Marta Evira

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin izango dituzte gonbidatu gaur gauean 'Zuek Hor' saioan.

Elkarrekin lan ugari eginikoak dira Kirmen Uribe poeta eta Mikel Urdangarin musikaria. Euskal literatura eta euskal musika uztartu dituzte Zaharregia, txikiegia agian eta Jainko Txiki eta jostalari hura bezalako lanetan. Gaur egun, bakoitza bere aldetik dabil. Kirmen Uribek Mussche liburua japonierara itzuli berri du eta Mikel Urdangarin kontzertuz kontzertu ari da.

Dagoeneko ezagunak diren La Jaio txoni zarbasta edota Andoitz eta Gorane haurrak ez dira faltako 'Zuek Hor' saioan. Boiseko bikotearekin ere izango da konexioa aste honetan, eta Miren Ibeasek ikus-entzuleen galdera xelebreak egingo dizkie gonbidatuei.

Maddalen Arzallus bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuak aitortu dituen bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu, zuzenean, Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin.

Astearteetan izaten da ikusgai 'Zuek Hor', 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

eitb.eus-en.