cerrar buscador

12:48

Trafikoa

Balantzea

39ra jaitsi da EAEko errepidetan hildako pertsona-kopurua 2017an

Agentziak | Erredakzioa

Bestalde, 28 pertsona hil dira aurten Nafarroan izandako zirkulazio-istripuetan, iaz baino bi gehiago.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskadin zirkulazio istripua izanda hil diren pertsona kopuruak jaisten jarraitzen du, izan ere, behin-behineko datuen arabera, eta urtea amaitzearen esperoan, 39 pertsona hil dira, 2016an (46 lagun hil ziren) baino zazpi gutxiago.

Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendariak heriotza-balantzea aurkeztu du ostiral honetan, Bilbon. Lurraldeka, 22 pertsona hil dira Gipuzkoan, 9 Araban eta 8 Bizkaian.

Gipuzkoan izandako hiru istriputan zazpi pertsona hil zirela gogorarazi beharra dago (2 Usurbilen, 3 Azkoitian eta 2 Behobian); Araban ere istripu bat izan zen Agurainen, eta bi pertsona hil ziren.

28 gizon eta 11 emakumek galdu dute bizia Euskadiko errepide eta kaletan, aurten, zirkulazio istripuen ondorioz.

39 pertsona horietatik 23 gidariak ziren (7 motor gidariak eta 16 ibilgailukoak edota beste mota batekoetakoak, 9 bidaiariak (1 motokoa eta 8 ibilgailukoak) eta 7 oinezkoak.

Datuak behin betikoak ez diren arren, zifretan jaitsiera bat ikus daiteke. Abenduaren 27an, 7.547 istripu izan dira; 2016an, aldiz, 8.125 istripu egon ziren.

Nafarroa

28 pertsonak galdu dute bizia 2017an Nafarroan izandako zirkulazio istripuetan, iaz baino bi gehiagok, Barne Zuzendaritza Nagusiaren behin-behineko datuen arabera.

Heriotza horietatik 18 Nafarroako Errepideetako Katalogoaren hiriarteko bidetan izan dira eta 10 beste bide batzuetan, foru Gobernuak ohar batean azaldu duenez.

2017a Nafarroako errepidetan hildako gutxien izan den urtea izan dela nabarmendu du, eta tendentzia mantentzen ari dela gaineratu du.

Iruzkinak