cerrar buscador

21:04

Trafikoa

Zeanuri, bizkaia

N-240 errepidea itxita egon da Zeanuri parean, auto-istripu baten ondorioz

eitb.eus

Gidari bat harrapatuta geratu da, bi kamioiren eta auto baten arteko istripuan. Suhiltzaileek bertara jo dute -N-240 errepidea- kamioietako baten gidaria ibilgailutik ateratzeko.

  • Auto-istripua Zeanurin, N-240 errepidean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

    Auto-istripua Zeanurin, N-240 errepidean. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gidari bat harrapatuta geratu da bere kamioian, bi kamioiren eta auto baten arteko istripua gertatu ostean. Kamioiko gidaria eta ibilgailuko bi bidaiariak Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dituzte. Auto-istripuaren ondorioz, errepidea itxita egon da.

Trafiko Zuzendaritzak eta Bizkaiko Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, istripua 12:00 aldera jaso da.

Kamioietako bat irauli eta gidaria atera ezinik gelditu da. Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute.

Istripua N-240 errepidean gertatu da, Zeanurin (Bizkaia). Istripuaren ondorioz, hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira.

N-240 errepidea eguerdian itxi dute ezbeharraren ondorioz, baina 19:30 aldera errei bakarra berriz zabaldu dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Zirkulazioa Igorretik eta Legutio/Otxandiotik Dimako errepidetik desbideratu behar izan du Ertzaintzak.

56 urteko gidaria erreskatatu ondoren, Galdakaoko ospitalera helikopteroz eraman dute. Osasun zentro berera autoko 22 urteko gidaria eta 23 urteko bidaiaria eraman dituzte anbulantzian. Beste garraiolari bat ezbeharraren tokian bertan artatu dute.

Arratsalde osoan zehar ibilgailuak eta karga errepidetik kentzeko lanean izan dira beharginak eta baliabideak.

Iruzkinak