cerrar buscador

Parte hartzeko azken eguna:2015/11/25

Donostia Kantuan jaialdirako sarreren irabazleak ditugu jada

Donostia Kantuan jaialdirako sarreren irabazleak ditugu jada

Betiko euskal kantez osatutako Donostia Kantuan jaialdia izango da ikusgai azaroaren 28an Kursaalen, Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuta. Jaialdira joateko sarreren irabazleak ditugu jada.

Donostia Kantuan, betiko euskal kantez osatutako jaialdia, izango da ikusgai Donostiako Kursaal jauregian azaroaren 28an, 20:00etan, Xabier Euzkitzek eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuta. Aurkezleek ere abestuko dute eta eurekin batera, Urko, Laura Latienda, Jaione Olazabal, Pantxoa Carrere, Easo-Araoz eta Pasai txiki abesbatzak, Hendaiako Gazteluzahar abesbatza, Bankako menditarrak eta Doneztebe eta Leitzako dantzariak izango dira Kursaaleko emanaldian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali