Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera 2010

Korta: 'Emaitza ezberdina izango litzateke hau serioa balitz'

Erredakzioa

Kaikuko prestatzailea ez da ixilik gelditu. "Arrauna uzteko unea iritsi zaidala uste dut, horrela irabazteko ni ez naiz gai", esan du gipuzkoarrak estropada amaituta.

Jose Luis&' || 'nbsp;Korta ez da ixilik gelditzen diren horietakoa. Kaikuko entrenatzaileak polemikaren sua piztu du beste behin ere&' || 'nbsp;Urdaibaik Kontxan lortutako garaipenaren ostean.

"Hau Frantzian gertatu izan balitz, UCIk Tourrean egiten dituen kontrol horietako batekin.... Emaitza ezberdina izango litzateke", esan du&' || 'nbsp;Ortzaikakoak.

"Guztiok dakizue zer nolako jendea iritsi den arraunera.&' || 'nbsp;Badakizue zer gertatzen ari den eta etorkizunean jakingo da, baina orduan ez du balio izango", esan du&' || 'nbsp;Kortak, ezer esan gabe baina zalantzak sortuz.

"Irabazteko hau egin behar bada, nik ezin dut hemen jarraitu. Soberan naiz arraun-munduan", esan du oso haserre Jose Luis&' || 'nbsp;Kortak.