Itxi

Futbola

San Mamesen

Euskal Selekzioa-Venezuela: Dena prest euskal futbolaren festarako

A.B.

Erredakzioa

San Mamesen sarrera guztiak salduta daude eta giro aparta egongo da. Asteazkenean arratsaldeko 20:45ean hasiko da partida eta zuzenean ikus daiteke eitb.com-en eta ETB-1en.

Euskal Selekzioak berriro partida jokatuko du Gabonetan hiru urtez jokatu gabe egon ondoren. Kataluniaren aurka jokatu zuen azken partida Euskal Selekzioak 2007an eta aurten, 2010ean berriro jokatuko du Euskal Selekzioak. San Mamesen jokatuko du asteazkenean 20:45ean eta Venezuela izango du aurkari.

Katedrala beteta egongo da sarrera guztiak saldu baitira. Giro bikaina egongo da eta selekzioak zaleen babesa jasoko du. Jose Angel Iribar eta Etxarri hautatzaileek deialdia eman zuten orain egun batzuk, baina aldaketak egon dira azken ordura arte. Hasieratik baja ziren Fernando Llorente, Fran Yeste eta Aritz Aduriz. Athleticeko aurrelaria min hartuta dago, Yeste Qatarren da Al Wasl FC taldean eta ez da deialdian sartu eta Adurizi Valentziak ez dio Euskal Selekzioarekin jokatzen utzi. Egun batzuk geroago Ruffier, Carlos Martinez eta Ander Herrera erori dira deialditik. Herreraren kasuan Zaragozako Agirre entrenatzaileak ez dio baimenik eman Euskal Selekzioarekin jokatzeko. Zurutuza eta Riesgo dira ordezkoak.

Venezuela izango da aurkaria. Rondon, Andres Rouga, Erizo eta Getafeko aurrelaria den Miku baja dira San Mameserako. Euskal Selekzioak 2006. urteko ekainaren 20an jokatu zuen Venezuelaren aurka Hego Amerikan eta euskaldunak nagusitu ziren 3-4ko emaitzarekin.

EUSKAL&' || 'nbsp;SELEKZIOAREN&' || 'nbsp;DEIALDIA:

Athletic Clubetik:

Javi Martínez, Igor Gabilondo, Fernando Amorebieta, Gorka Iraizoz, Mikel San José, Koikili Lertxundi, Carlos Gurpegui, Markel Susaeta, Gaizka Toquero eta Iker Muniain.

Realetik:

Mikel Aranburu, Mikel González, Xabi Prieto, Carlos Martínez, Jon Ansotegi, Joseba Llorente, Zurutuza eta Imanol Agirretxe.

Osasunatik:

Oier Sanjurjo, Asier Riesgo.

Real Madriletik:

Xabi Alonso.

Tolousetik:

Pantxi Sirieix.

VENEZUELAKO&' || 'nbsp;SELEKZIOAREN&' || 'nbsp;DEIALDIA:

Atezainak: Dani Hernandez (Real Murcia-ESP) eta Manuel Sanhouse (Dep.Tachira)

Defentsak:
César Castro (PAE Panserraikos-GRE), Andres Rouga (Dep.Táchira), Andres Tuñez (Celta de Vigo-ESP), Giovanni Romero (Caracas), Oswaldo Vizcarrondo (Once Caldas-COL), Grenddy Perozo (Boyaca Chico-COL), Jose Luis Granados (Real Esppor), Juan Fuenmayor (Dep. Anzoategui) eta Carlos Rivero (Carabobo).

Erdilariak: Jesus Gomez (Wadi Degla-EGY), Agnel Flores (Mineros de Guayana), Giacomo Di Giorgi eta Alejandro Guerra (Dep.Anzoategui), Francisco Flores (CD Lara), Evelio Hernandez (Deportivo Petare), Yohandry Orozco (Zulia) eta Angel Chourio (Real Esppor).

Aurrelariak: Mario Rondon (Pazos de Ferreira-POR), Salomon Rondon (Málaga-ESP), Daniel Arismendi (Deportivo Anzoategui) eta Yonathan del Valle (Dep.Tachira).