Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

15. etapa

Italiako Giroa: Mikel Nievek Euskaltelen asteburu bikaina biribildu du

Erredakzioa

Leitzarrak asteburuko bigarren garaipena eman dio talde laranjari. Atzo Igor Antonek; gaur Mikel Nievek eman du erakustaldia.

Mikel Nievek (Euskaltel-Euskadi) Gardeccian amaitu den&' || 'nbsp;Italiako&' || 'nbsp;Giroko etapa irabazi du, Igor Antonek atzo lortutako garaipen handiari luzapena emanez. Leitzarrak historiako etaparik gogorrenetarikoa eskuratu du.

Giroak zaleen oroimenean luze iraungo duen etapa utzi du, denetarik izan baitu jardunaldiak.&' || 'nbsp;

Bi ihesaldik bat egin zuten 50. kilometroan 18 laguneko tropeltxoa osatzeko. Bertan ziren Stefano Garzelli (aurrenekoa Giaun -Coppi mendatea-), Emmanuelle Sella, Danilo di Luca, Carlos Sastre eta Mikel Nieve, besteak beste. 169. kilometroan, leitzarra lider birtuala zen, 9:30eko tartea baitzuen tropelarekiko.

Garzellik erasoa jo zuen aurrean eta bakar-bakarrik gelditu zen lasterketaburuan. Atzean Vincenzo Nibalik ere antzera egin zuen eta Contadorrek erantzuna eman behar izan zuen, taldekiderik gabe baitzen espainiarra. Taldetxo horretan David Arroyo, Igor Anton eta Michele Scarponi ziren. Nibali harrapatu ondoren, italiarra atzean gelditu zen.

Marmoladako gainean, helmugatik 27,5 kilometrora, eta azken igoera falta zela, Garzellik zazpi minutuko errenta zuen Contadorren taldearekiko. Mikel Nieve italiarraren atzetik zen, hurbil. Atzean, bestalde, Igor Antonek ezin zion eutsi Contadorren taldearen erritmoari.

Nievek Garzelli harrapatu zuen mendatearen hasieran, helmugatik sei kilometrora. Berehala erasoa jo eta Euskaltelen bigarren garaipenaren bila abiatu da nafarra. Contadorrek, artean, sailkapen nagusian tarteak zabaldu ditu.

Etapako sailkapena:&' || 'nbsp;

1. Mikel Nieve (Euskaltel Euskadi) 7:27:14
2. Stefano Garzelli (Acqua&' || 'amp;Sapone) + 1:41
3. Alberto Contador (Saxo Bank) + 1:50
4. Michele Scarponi (Lampre) + 1:57
5. John Gadret (AG2R) + 2:28
6. José Rujano (Androni) + 2:35
7. Vincenzo Nibali (Liquigas) + 3:34
8. Joaquim Rodríguez (Katusha) + 3:34
9. Roman Kreuziger (Astana) + 4:01
10. Steven Kruijswij (Rabobank) + 4:13
11. Denis Mechov (Geox) + 4:23
12. David Arroyo (Movistar) + 4:30

Sailkapen nagusia:&' || 'nbsp;

1. Contador
2. Scarponi + 4:20
3. Nibali + 5:11
4. Gadret + 6:08


&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;