Alemaniako lizentziapean, DKW F89L modeloa IMOSA (Industrias del Motor, S. A.) enpresak fabrikatu zuen eta, denborarekin, Mercedes-Benzen esku geratu zen. Natxo Saenz de Camara bildumako ibilgailuetan espezializatutako kazetariak furgoneta horren arrakastaren jatorria azaldu digu.
Marrazo horrek 10 metroko luzera izan dezake, hortaz, munduko bigarren arrainik handiena da, marrazo balearen ondoren. Gipuzkoako hondartza horren ertzean arrantzan ari ziren pertsona batzuk ikusi dute itsas animalia. Zigor Argiñanok grabatutako irudiak.
Jakoba Errekondok eman dizkion gomendioak entzun ditzakezu hemen, eta baita Urdin Badiesi terrarioa egiteko ideia nondik heldu zaion eta hori egiteko ze teknika baliatu dituen ere.
Espainiar Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da objektua meteorito gisa erori izana, Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Calar Altoko Behatoki Astronomikoak (Almeria) grabatutako irudiak.
AEBko Estatu idazkariak bere musikarako dohainak erakutsi zituen bart, beste musikari batzuekin batera, Kieveko modako pub batean Neil Young rockeroaren abesti bat interpretatu zuenean.
Julia Fox, Rachel Sennot, Chloë Sevingy eta Emma Chamberalin ikusi ditugu britainiar artistaren azken lanean. Ainhoa Vitoriak jakin beharreko guztia kontatu digu.
Jarraitzen ditugun hainbat artistek Euskal Herria aukeratu dute asteburu pasa egiteko. Sebastian Yatra eta Aitana musikariak Gipuzkoan izan dira, eta Anna Castillo eta Alvaro Mel aktoreak, ostera, Bilbon.
Malta Eurovisioneko lehiaz kanpo geratu da, baina kantu ikusgarria egin du herrialde horrentzat Leire Gotxi 28 urteko bermeotarrak. Euskal musikaria Londresen bizi da, eta bertako kaleetan kantatzea du ogibide. Lorpen honek musika sortzen jarraitzeko balio izatea espero du.
Aurora borealek mundua liluratu dute, baita Euskal Herria ere. Zer dela eta ikusi ahal izan da fenomeno eder hori hain hegoaldean? Aranzadi Elkarteak azalpen zientifikoa eman digu.
Tanatopraktiko eta baltsamatzaile profesionala da Bittor Gonzalez. Dioenez, Usurbilko Gonzalez Ehorztetxean gauez alertan egoten dira, eta dei bat jasotzen badute korrika ateratzen dira. Bere lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu Euskal Herriko goreneko tanatopraktiko bakarrak.
Ezustekoan harrapatu gintuen Swiften disko bikoitzaren berriak. Aurretik iragarritako ‘The Tortured Poets Department’ lanaz gain, beste 15 abesti dira entzungai ‘The Antology’ izeneko bigarren zatian.
Ezustekorik gabeko hauteskunde-egun honek irudi bitxiren bat ere utzi digu, hala nola oinetakorik gabe bozkatzera joan dena edo lehen aldiz bozkatu duena, gutxigatik, gaur bertan bete dituelako urteak.
Zeinu hizkuntzaren nondik norakoak azaldu eta bitxikeriak kontatu dizkigu Jugatx Agirre zeinu hizkuntzako interpreteak. Dioenez, herrialde bakoitzak bere zeinu hizkuntza dauka, ez da unibertsala. Bitxikeria bezala esan du "bakea" eta "garrantzitsua" hitzen zeinuek soinua daukatela.
Aurpegirik erakutsi gabe, jaialdi eta klub entzutetsuenetan irakurri dugu aurten nusar3000ren izena. Ekoizlearen obraz eta Rosalíaren bendizioak eman dion sonaz aritu zaigu Ainhoa Vitoria.
Plazagizonak biak: bata Zumarragako kirolaria, aizkora hartuta Euskal Herriko plazak korritutakoa eta hamaika apustu jokatutakoa; bestea kazetari donostiarra, Euskal Telebistan ari zena are ETB sortu baino lehen ere. Gaur elkartu dira estreinakoz.
Diru asko irabazi eta pobrezia alde batera utzi dutela abesten duten artistei deitzen zaie artista aspirazionalistak. Kattalin Barcenak musika urbanoan gertatzen den fenomeno hau izan du hizpide.
Euskara mundu zabalean dabilela argi utzi du saltzaile ibiltari senegaldar honek. Cadizen turismoa egitera doazen euskaldunei esker ikasi du euskara, eta gaur Sevillan dago, Kopako finala dela eta, Athleticeko kamisetak eta eskumuturrak saltzen.
Euskal Herriko unibertsitateak Dantz laborategiarekin egindako ‘Soul Minds’ ikerketaren arabera, harreman zuzena dago musika elektronikoaren kontsumoa eta ongizate emozionalaren artean.
Aurtengo Korrika Finlandiako Oulu hirira iritsi da, Ipar Ostrobotnia eskualdeko hiriburura. Botniako Golkoko kostaldean, izotzari eta tenperatura baxuei aurre egin behar izan diete korrikalari ausartek. Oulu Finlandiako bosgarren hiri handiena da.
Erorikoak, haur baten lehen Korrika, korrikaldi hunkigarriak eta kilometro koloretsuak izan dira Korrikaren lehen egunetako une gogoangarrienen artean.
Ariane Hoyosek sormen eduki onenaren garaikurra eraman du. Lucia de la Puerta bilbotar aktore eta abeslariak, ostera, sortzaile berri onenaren Ídoloa irabazi du.