Iragarpena

Gaur

2024/06/01

Gaur giro aldakorrarekin jarraituko dugu. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean hodeiak urriagoak izango dira orokorrean, ostarte ederrekin. Gainerako tokietan ostarteak ez dira hain ugariak izango, eta une batzuetan hodeitza trinkotu egingo da; orduan euri txikia egin dezake, tarteka zaparrada mardulagoren bat baztertu gabe, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero eta ipar-haizea ezatsegina izango da hainbat unetan.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/19 ºC
  • Donostia:11/18ºC
  • Gasteiz:7/17 ºC
  • Iruña:11/20 ºC
Bihar

2024/06/02

Igandean ere antzera jarraituko dugu, batez ere egunaren lehen partean. Eguraldia aurreko egunekoaren oso antzekoa izango da, bai iparraldean eta baita hegoaldean ere, batez ere goizean; orduan euria egingo du han-hemenka, gehienbat ipar partean, goizaldean zaparrada batzuk baztertu gabe. Arratsaldean ipar isurialdean hodeitzak arintzera egingo du. Tenperaturan ere aldaketa handirik ez da izango, baina baliteke pixka bat igotzea. Ipar-haizea nagusituko da beste behin.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/20 ºC
  • Donostia:14/19ºC
  • Gasteiz:9/19 ºC
  • Iruña:12/20 ºC
Etzi

2024/06/03

Astelehenean giroak argitzera egingo du. Hala ere, egunaren lehen partean iparraldean behe-hodei ugari izango dira eta euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean, bereziki ekialdean, probabilitate handiagoarekin goizaldean eta goizean goiz. Egunaren bigarren partean hodeiak gutxituz joango dira eta ostarte ederrak zabalduko dira. Hegoaldean, aldiz, giroa eguzkitsua izango da hasieratik. Eguerditik aurrera ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak igo egingo dira; 21-24 ºC artera iritsiko dira, Nafarroa hegoaldean altuagoak izango direlarik.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/22 ºC
  • Donostia:14/20ºC
  • Gasteiz:9/21 ºC
  • Iruña:11/23 ºC

Joera

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 11:15:00
    23:37:00
  • Itsasbehera 04:43:00
    17:10:00
  • Tenperatura 17º
  • Itsasgora P: 3.75 / 4.05
    B: 1.44 / 1.57
  • Eguzkia UTC 04:34:00
    UTC 19:45:00
  • Ilargia 01:36:00
    13:59:00

2024/06/01

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, goizean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Bihar
  • Itsasgora 0
    12:16:00
  • Itsasbehera 05:47:00
    18:13:00
  • Tenperatura 17º
  • Itsasgora P: 0 / 3.92
    B: 1.34 / 1.4
  • Eguzkia UTC 04:34:00
    UTC 19:46:00
  • Ilargia 01:57:00
    15:15:00

2024/06/02

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, egunaren lehen partean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora 00:38:00
    13:10:00
  • Itsasbehera 06:44:00
    19:10:00
  • Tenperatura 17º
  • Itsasgora P: 4.19 / 4.1
    B: 1.22 / 1.21
  • Eguzkia UTC 04:33:00
    UTC 19:47:00
  • Ilargia 02:20:00
    16:34:00

2024/06/03

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin, egunaren lehen partean ipar-mendebaldekoa nagusituz. Itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Fresko eta hodeitsu hasi da ekaina

Fresko eta hodeitsu hasi da ekaina

Gaur, larunbatarekin, euri txikia utziko du lanbroak Gipuzkoa ekialdean, Lapurdin eta Nafarroa iparraldean, batez ere. Oso euri gutxi egingo du, baina giro makurra ikusiko da han eta hemen.
2024ko maiatza, azken urteetako euritsu, ilun eta freskoena

2024ko maiatza, azken urteetako euritsu, ilun eta freskoena

Urtez urte klima aldaketak gero eta tenperatura altuagoak ekartzen dizkigula egiaztatzen ari garen arren, aurtengo maiatzak aurreko urteetako joera hautsi du eta batez besteko tenperatura baxuagoa izan da. Prezipitazioak ere aurreko urteetako maiatzean baino ugariagoak izan dira.

2024ko maiatza, azken urteetako euritsu, ilun eta freskoena

2024ko maiatza, azken urteetako euritsu, ilun eta freskoena

Urtez urte klima aldaketak gero eta tenperatura altuagoak ekartzen dizkigula egiaztatzen ari garen arren, aurtengo maiatzak aurreko urteetako joera hautsi du eta batez besteko tenperatura baxuagoa izan da. Prezipitazioak ere aurreko urteetako maiatzean baino ugariagoak izan dira.
52,3 gradutara iritsi dira termometroak New Delhin

52,3 gradutara iritsi dira termometroak New Delhin

Ofizialki baieztatuz gero, Indiako hiriburuan inoiz izan den tenperaturarik altuena izango litzateke. Tenperatura handiei ur-eskasiagatiko alerta gehitu behar zaie, eta horren ondorioz, Gobernuak murrizketak ezarri behar izan ditu uraren hornikuntzan.

Giro motela astea hasteko baina eguzkia lagun, berriz ere, astearterako eta asteazkenerako

Giro motela astea hasteko baina eguzkia lagun, berriz ere, astearterako eta asteazkenerako

Astelehen goizean euria egin dezake han-hemenka baina arratsaldean argitzen joango da zerua. Asteartean eta asteazkenean 21-23ko maximoak espero dira.
Udaberriko giro dotorea asteburuari ekiteko

Udaberriko giro dotorea asteburuari ekiteko

Larunbatean eguzkia izango da nagusi, eta giro atsegina. Igandean, baina, hodeitsuago egongo da zerua eta tenperaturek behera egingo dute, gutxi bada ere.
Abisu horia ezarri dute arratsalderako Araban, prezipitazio handiengatik

Abisu horia ezarri dute arratsalderako Araban, prezipitazio handiengatik

Abisua 15:00etatik 21:00etara egongo da indarrean, izan ere, ordubetean 15 litro pila litezke metro koadroko.
Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Igandean, 15 litro baino gehiago pila litezke, eta zaparradak botako ditu, tarteka handiak eta trumoitsuak, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Astelehenean, 20 litro pila litezke, eta gogorrago botako du kostaldean.
Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.
1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak