X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

“360”en izar sistema: nor den nor Charli XCXen bideoklip berrian

Julia Fox, Rachel Sennot, Chloë Sevingy eta Emma Chamberalin ikusi ditugu britainiar artistaren azken lanean. Ainhoa Vitoriak jakin beharreko guztia kontatu digu.

  • "360"ren bideoklipeko protagonistak

    "360"ren bideoklipeko protagonistak

    21:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekainaren 7an aterako den BRAT diskoko hirugarren aurrerapena da "360".

Singleak internet erotu du, abestiaz gaindi, Charli XCXek bideokliperako bildu duen aktore, musikari eta influencerren bilduma tarteko.

Ainhoa Vitoriak bertan agertzen diren protagonisten errepasoa egin digu "B Aldea"n.

Julia Fox italiar aktore, zine zuzendari, argazkilari eta influencerra izan da "360"en bideoko kameo txalotuenetarikoa. Azken aldian, musikaren munduan trebatzen hasi da, eta kaleratu duen lehen kanta ekarri digu kolaboratzaileak: "Down the Drain".

Azken bi urteetako telesail ospetsuenetariko protagonistak ere agertzen dira bideoan: 'The Idol'eko Hari Nef eta Rachel Sennot eta 'Euphoria'ko Chloe Cherry aktoreak.

Bestela, interneten milioika jarraitzaile dituzten beste hainbat emakume bildu ditu musikariak: Chloë Sevigny modelo eta aktorea, Isamaya Ffrench makillaje artista, Sakura Bready moda diseinatzailea, Emma Charberlain influencerra…

Bukatzeko, azkenaldian Charli XCXen orbitan ikusi ditugun bi artista ekarri dizkigu  Ainhoa Vitoriak: A. G. Cook PC music delakoaren aita eta BRAT diskoaren ekoizlea eta Addison Rae TikTokeko izarra.