X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Favela funka: zergatik gustatzen zaizkizu Judelinen “Canijo” eta J Martinaren “Bilbo”

Favela funk estiloaren ezaugarriez aritu zaigu Kattalin Barcena, “B Aldea”n.

  • MC Carol

    MC Carol. Argazkia: @flora.mitterhofer

    22:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Favela funk edo funk carioca delako musika estiloa izan du hizpide Kattalin Barcenak, "B Aldea"n.

Azken aldian bogan dauden hainbat artista generoaz baliatu dira euren kanta berriak sortzeko orduan. Tartean, Judeline ("Canijo") eta J Martina ("Bilbo").

Rio de Janeirotik datorren korrontea da, duela 40 urte inguru sortutakoa. Funk eta hip-hop doinuak eta letra esplizituak dira da musika mota honen ezaugarri nagusiak.

Faveletan sortutako musika den aldetik (Brasilgo gunerik pobreenak), bertako herritarren kezkek eta indarkeriak leku propioa dute estiloa jorratzen duten artisten letretan.

Reggaetoiarekin gertatu izan den bezala, misoginotzat jo dute askok favela funka. Barcenaren ustez, ostera, akatsa da musika genero bati halako juizioak egitea, misoginoa den hori gizarte kapitalista bera denean.

MC Pikachu eta MC Carolen adibideak ekarri dizkigu kolaboratzaileak.