Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Olatz Salvador: “Daukagun mundu panorama ilun honen aurrean oihu egin nahi izan dut”

“Gerorik balego” singlea aurkeztu digu donostiar musikariak, “Gu” saioan.

  • Olatz Salvador

    Olatz Salvador. Argazkia: Gaztea

    13:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Salvadorrek bere disko berriko bigarren singlea aurkeztu digu "Gu"n. Elkarrekin entzun dugu "Gerorik balego".

Argi-ilunez beteriko diskoa izango da donostiar artistaren hirugarrena. Irailean izango dugu entzungai, eta Salvadorren hitzetan, beretzat zein bere musikarientzat erronkaz beteriko zuzenekoak ekarriko ditu.

Bira berrian dantzan ikusiko ote dugun galdetuta, baietz erantzun digu. Kontatu digu zuzenekoaz disfrutatzeko eta lotsa galtzeko esfortzu berezia egiten ari dela azkenaldian.

Bukatzeko, "Gerorik balego"ren bideoklipaz aritu zaigu artista. Esperantzarik gabeko etorkizunaren karta atera zitzaion tarot jaurtiketa batean, eta hori izan da kliparen abiapuntua.