Itxi

Faktoria

EHKS

Ander Goiatxe: "Oligarkiaren agenda legitimatzeko bozak dira Europakoak. Abstentzio aktiboa bultzatuko dugu"

Jone LArrañaga | EITB Media

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako bozeramailea maiatzaren 1eko agerraldiaz ere mintzatu da eta zera esan du: "Sozialismoa eta bandera gorriaren bidea dira benetako alternatiba eta ez ikurrinez lepo baina estatuaren integrazioan ezkutatzen diren diskurtso autonomistak"

  • Ander Goietxe, EHKSko bozeramailea

    Ander Goietxe, EHKSko bozeramailea

    24:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak (EHKS) "abstentzio aktiboa eta borroka" bultzatuko ditu datorren ekainaren 9an Europan deituta dauden hauteskundeen aurrean. Ander Goietxe bozeramaileak Faktorian egindako elkarrizketan azpimarratu du Europa "krisi egoera akutu batean" dagoela; besteak beste, politika belikoak eta langileriaren pobretzea bultzatzen ari direla bertako erakundeak eta "hauteskundeetan parte hatzea oligarkiaren agenda legitimatzea" litzatekeela.

Iñaki Guridik egindako galderei erantzunez, besteren artean, maiatzaren lehenean egindako agerraldiaz ere mintzatu da EHKSko kidea. Argudiatu du "eusko langileriaren autodeterminazioa babesten" dutela eta nazio arazoaren irtenbidea sozialismotik bakarrik lor liteeeka: "Sozialismoa eta bandera gorriaren bidea dira benetako alternatiba eta ez ikurrinez lepo baina estatuaren integrazioan ezkutatzen diren diskurtso autonomistak".